Zerbitzuak

0-12 urte bitarteko haurrekin terapia-saioak egiten ditugu, nola taldean hala banaka. Arreta Goiztiarra ezezik (Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako zentroa da Naia), orientazioa eta aholkularitza ere eskaintzen diegu familiei.
Egin klik zerbitzu bakoitzaren gainean gehiago jakiteko:

Arreta indibidualizatua eskaintzen dugu Naia Zentroan, familia bakoitzaren beharrizan eta neurrira.

Bernard Acouturier-en Psikomotrizitate Praktikan, Emmy Pikler-en (Lockzy Institutua) lehen haurtzaroaren garapen-printzipioetan eta Virginia Axline-ren Jolas-Terapian oinarritzen da gure lana.

Ikasketa-prozesu iraunkorrarekin konprometituak gaude. Trebetasun terapeutiko berriak etengabe geureganatzea dugu xede.

Haur-Psikologia

Familia-lotura da gure funtsezko abiapuntua. Haurrak, izaki global eta aktibotzat ditugu euren eraldaketan. Entzuteko prestasuna, jarrera enpatikoa eta baldintzarik gabeko onarpena bere eginez, prozesu horren protagonista bihurtzen dira.

Bidelagunak gara, haurtzaroan emozioekin jabetzeko, horiek adierazteko, barne-gatazkak konpontzeko eta euren garapen harmonikorako erabakigarriak diren trebetasunak lantzeko.

Jolas-Terapia

Jolas-Terapiak hainbat metodo eta teknika barnebiltzen ditu. Horien helburua, haurrek euren emozioei buruz hitz egitea da. Besteak beste, arte-terapia, musika-terapia eta Sandplay edo hondar-kaxa baliatuta.

Psikomotrizitatea

Gorputza, mugimendua eta jolasa giltzarri dira lehen haurtzaroko ikaskuntzan eta garapen ebolutiboan. Norbere gorputzaren kontzientzia eskuratuz, mundua eta giza-harremanak ulertzen ikastea da helburua.

Arreta Goiztiarra eta logopedia

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itunduta, 0-6 urte bitarteko haurrei, euren familiei eta inguruneari arreta eskaintzen diegu. Haur-garapenean zailtasunak garaiz antzematea ondorengo patologia larriagoak saihesteko eta zuzentzeko oinarria da.

Arreta Goiztiarrean, mintzamenarekin, komunikazioarekin eta elikadurarekin lotutako arazoak lantzen dira Logopediaren bitartez.

Familia-aholkularitza

Orientazioa eta aholkularitzaren bitartez, gogoetarako espazio kolaboratiboa sortzen dugu, non familiei haurtzaroaren prozesua hobeto ulertzeko eta horri ekiteko beharrezko sostengua ahalbidetzen zaien.

Naia Centro de desarrollo infantil
Jarri gurekin harremanetan telefonoz deituta edo emailez idatzita